Informatikako lan berria dela eta txoratzen nago benetan! E-posta eta Blogosfera benetan gai interesgarriak iruditzen zaizkit.
Egia esan, bai ordenagailuan eta baita interneten ere ibiltzeko oso aukera murritza dut liburutegitik kanpo; baina, horri esker, e-posta eta blogosfera bi mundu berri dira niretzat, eta gogor lan egiten saiatuko naiz bornean dudan ezagutzeko gogo hau asetzeko.
E-postaren lana jada burutu dugunez, oso mundu interesgarria iruditzen zaidala baieztatu dezaket, ez ordea hasieran pentsatzen nuen bezain adina. Halere, ikusgarria iruditzen zait, hain denbora gutxian, taldekide bati lana bidali ahal izatea; eta oso erabilgarria iruditzen zait lanerako (eta baita txutxu-mutxu bat edo beste partekatzeko…).
Taldekako lana izan da egin duguna, eta gure taldean Ordizian bizi ez diren hainbat pertsona zeudenez, zaila egin zaigu biltzea, eta egin beharrekoaren zati bat bakarka egin dugu. Baina ongi pasatu dugu eta denok asko ikasi dugu.
Blogei buruz, ordea, oraindik ezin dut ezer askorik esan, berriak kronologikoki ordenatzen dituen web baten antzekoa dela. Irakasleak esan digu taldekako lana dela egin beharko duguna eta horrek ez dit asko axola, baina lan hau bakarka egitea nahiago dut, gaia aukeratzeko ez delako problemarik egongo eta bakoitzak bere gustura egingo egin eta diseinatuko lukeelako bere bloga.
Alferkeria latza ematen dit euskal blogak, blogosfera orokorrean, etab. aztertu behar ditugula pentsatzeak, baina ezingo genuke blogik sortu blogak sakonki ezagutu aurretik.
Beraz, agur eta … lanera!
Beñat Irastorza
Technorati Tags:
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](/images/validrss.png)


Lourdes(e)k zera dio:
Atsegin handiz irakurri dut zure idatzia Beñat eta gauza bakarra esango dizut:
Zu bezalako ikasle askorekin, irakasleek ez lukete lanik izango.
Zorionak
4 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Beñat(e)k zera dio:
eta nik zera erantzunm nahi dizut:
“zurea bezelako animoekin edonork idatziko luke halako idazlana!”
benetan, eskerrikasko Lurdes! mezu honekin idazlanean aipaturiko ikas-gosea handitu didazu.
ESKERRIKASKO!!!
8 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.