Gaur albiste pozgarria jaso dugu ikastolan: Euskalit-ek eginiko kanpo ebaluazioan gure ikastolak Urrezko Q-a lortu du.

Ikastolako partaide guztiok gara sari horren helburu, zuek ere. Bai, zuek egunero egiten dizkiguzuen ekarpenekin eta proposamenekin, gure ikastolak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu bikaintasunaren bidean. Zuek izan zarete bide horretan gure motorea eta gure arima.
Zuen babesik gabe ez ginateke egongo gauden tokian, ez genuke jarriko orain jartzen dugun ilusioa eta ez genituzke hartuko orain hartzen ditugun konpromisoak.

Zuen ordezkariek, behin baino gehiagotan, Elkarbizitza Foroan agerian utzi digute zuen heldutasuna norainokoa den eta ikastolako funtzionamenduarekiko duzuen konpromiso irmoa. Benetan, irakasle guztien izenean, orain arte erakutsitako jarrera eta laguntzarako prestutasuna eskertu nahi dizuet.

Denon artean, ikastola hobe bat lortzen ari gara eta bide horretan aldamenean behar zaituztegu.

ZORIONAK ETA MILA ESKER!!!


Technorati Tags:

, , , ,