Kaixo, hemen nago ni, helikoptero bat zer den edo zertarako balio duten erakusteko. Helikopteroak, hegan egiteko garraio sinpleenak edo errazenak dira. Ni, helikoptero bat eraikitzen ari naiz, zatitik zatika. Helikopteroa, aurrera doa poliki-poliki eta oso ederra dela ematen du. Eraikitzen ari naizen modeloak “Schweizer 300 C” du izena eta txikia da bai, baina arina ere, ikasle berrientzat aproposena.

Garraio arin hauek, mendian sua dagoenean, itzaltzeko erabiltzen dira. Garraioaren hanketan soka gogor batzuk eusten dituzte, hauek kubo handi batera eramaten dituzte, bertan helikopteroak ura har dezan. Bota berriz, kuboak duen azpiko ate batetik egiten da, pilotuak nahi duenean.

Soldaduak eramateko ere erabiltzen dira, baina helikoptero hauek handiak dira. Gogoratzen zarete Abuztuan gertatu zena Afganistanen, oso penagarria, 17 soldadu hil ziren.

Beno, interesgarria iruditu bazaizue ondo bestela ba, zer egingo zaio. Gogoratu helikopteroak bizi asko salba ditzake!

XABIER CREHUET (DBH 1 - 12 urte)


Technorati Tags:

,