
Kaixo, lagunak. Gaur, sukaldari trebe izateko lehen 4 errezetak egiten irakatsiko dizkizuet.
1-. URBASA GOSARIA
(bereziki fruta eta jogurta maite dutenentzat)
OSAGAIAK: Limoizko jogurt bat, almibarreko melokotoia, almibarreko anana eta zerealak.
1. Lehenik, ontzi batera zerealak bota. Zerealak dauzkagun ontzira limoizko jogurta botako dugu.
2. Koilaratxo batekin jira eta bira ibili nahasketa oso ongi nahastu arte.
3. Ondoren, plater baten erdi-erdian zabalduko dugu, lainoa balitz bezala.
4. Gero, almibarreko melokotoi zatiak hartu eta hiruki itxuran ebakiko ditugu. Hau egiterakoan labanarekin kontuz ibili!
5. Jarraian ananarekin berdin egingo dugu. Hau egiteko ere kontu handia izan!
6. Azkenik, hiruki guzti hauek, bai anana zatiak eta baita melokotoi zatiak ere, jogurtaren inguruan bi fruta gozo hauek txandatuz. ETA ORAIN JATERA!!!!!
2-. TXOKOLATEZKO TARTA
(bereziki txokolatea maite dutenentzat)
OSAGAIAK: 250gr gaileta (karratuak), 2 koilarakada gurin, 250ml esne, 250ml esnegain likido, 100gr txokolate marroia, 100 txokolate zuria, gelatina sobre bat (kolore gabekoa)
1. Lehenik, esnea gurinarekin berotuko dugu sutan ontzi handi batean.
2. Gero sutatik atera, eta txokolatea gehitu. Ondo birrinduta egon dadila txokolatea.
3. Bertan koilaratxo batekin bueltak eman txokolatea osorik urtu arte.
4. Ondo urtuta dagoenean, esnegaina gehitu apurka-apurka, nahasketa guztia irabiatzen dugun bitartean.
5. Dena irabiatuta egon arren jarraitu irabiatzen, eta apurka-apurka gelatina hauts guztia gehitu.
6. Orea egin eta gero, molde edo ontzi batean gailetak ipini, oinarria estaliz.
7. Azkenik, orea gaileten gainetik bota, eta hozkailuan sartu, ordu batzuetan orea gogortu eta gailetak bigundu arte. Ostean, JATERA!!!!
3-. ATUN SAGUTXOAK
( OHARRA: etxean katurik baduzu kontuz ibili!!!)
OSAGAIAK: 4 arrautza, atun lata bat, maionesa, gazta, 3 letxua hosto, 4 errefautxo eta 8 mahaspasa
1. Lehendabiziko pausoa arrautzak egostea izango da. Arrautzak egosi eta hoztutakoan, banan-banan zurituko ditugu. Oskola, gero, zakarrontzira bota. Gero, arrautzak labanaz erdibituko ditugu. Arrautza gorringoak ontzi batera botako ditugu.
2. Ondoren, atuna eta maionesa gehituko dizkiegu. Koilarea hartu eta dena ondo-ondo nahastu, pasta bat lortu arte. Jarraian, arrautzak nahasketa horrekin betetzen hasiko gara. Arrautzak bete ahala beste azpilean ipiniko ditugu.
3. Arrautzei sagutxo itxura ematea baino ez zaigu falta.Belarriak egiteko errefautxo xerrak erabiliko ditugu. Lau sagutxo ditugu, beraz 8 xerra ebaki behar ditugu. Belarriak ondo sartzeko labanarekin ebakitxoak egin arrautzetan, gero bertan errefautxo xerrak sartzeko. Kontuz labanarekin!!!
4. Belarriak jarri ondoren, sudurra jarriko dugu errefautxo putak erabiliz. Begiak egiteko mahaspasak erabiliko ditugu.
5. Eta azken ukituak: saguen aurrean gazta zatitxoak jarriko ditugu. Eta orain, platera apaintzeko, letxua hostoak txiki-txiki egin eta atzeko aldean jarri. Ondoren, BAZKALTZERA!!!!
4-. TALO MEXIKARRAK
OSAGAIAK: tipula, piper berdea, piper gorria, patata, oilaskoa, gazta xerrak, taloak, gatza, olioa, guacamole saltsa eta zotz bat.
1. Barrukoarekin hasiko gara. Lehenengo tipula, piper berdea, piper gorria eta patata zuritu. Gero laukitxotan ebaki eta zartaginetik pasa ondoren, nahasketari gatza bota. Gero, hezurrik gabeko oilasko zatitxoak frijitu eta nahasketari gehitu. Guztiaren gainean gazta xerrak jarriko ditugu.
2. Barnekoa prestatu ondoren, taloak plater batera atera eta bete egingo ditugu. Bakoitzari nahasketako bi koilarakada jartzea nahikoa izango da.
3. Jarraian, taloa batu egingo dugu. Alde batetik hasi eta dena biribildu ostean zotz bat sartuko diogu zabal ez dadin.
4. Amaitzeko, apaingarria; platerean guacamole saltsa zabaldu eta gainean taloak ipini. ON EGIN!!!!!
Zer, goxoak, ez da? Ziur errezeta hauek prestatuko dituzuela. Nire errezetak gustatuko zaizkizuelakoan, AGUR, BESTE BAT ARTE!!!!!!!!
EGILEA: Amaia Morales (DBH 1- 12 urte)
Technorati Tags:
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](/images/validrss.png)

