Ikus dezakezuenez, poliki-poliki, gauza berriak ari gara txertatzen gure blogean. Labur-labur azalduko dizuet orain arte ezarritako berrikuntzak.
- Hasteko, post guztietan, del.icio.us-en gorde aukera jarri dugu. Honekin, idatzi horretan interes berezia duenak del.icio.us-en gordetzeko aukera izango du.
- Gero, postak irikitzerakoan, “tagcloud” izeneko etiketa multzoa agertzen zaigu. Horiek del.icio.us gunean ditudan etiketen irudikapen bat da.
- Segidan, erlazionaturiko idatzien zerrenda ikus daiteke. Hauek, idatzitako gaiarekin zerikusia duten idatzien zerrenda osatzen dute.
- Gaurtik aurrera, post guztietan, Technorati tags agertuko zaizkigu. Horretarako webgune honetan idatzi beharko ditugu eta emango digun kodea post guztien amaieran itsatsiko dugu.
- Eskuineko zutabean, eta goitik beherako ordena jarraituz, Txat bat ikus dezakezue. Bai, ongi irakurri duzue: txat bat jarri dugu gure arteko harremanak errazteko asmoz. Adibidez, zalantza bat daukazuela? Bada, hortxe egongo gara argitzeko. Nirekin hitz egin behar duzula eta berehalako erantzuna behar duzula? Bada, ia gauero hortxe aurkituko nauzu. Txat honek izugarrizko aukerak eskaintzen dizkigunez, bideo eta ahotsa onartzen du, ahalegindu beharko dugu erabilera egokia ematen. Lasai, txutxu-mutxuka aritzeko aukera ere izango duzue.
- Pittin bat beheraxeago, Jakin-mina asetzeko izeneko atala aurkituko duzue. Bertan, del.icio.us-en Jakinmin etiketa daramaten azken bost webgune edo idatziak agertuko dira.
- Eta bukatzeko, inkesta bat jarri dugu. Bertan, galdera bat egiten da eta zuen iritzia emateko aukera izango duzue.
Ea aldaketa hauek gogokoak dituzuen!!!
Technorati Tags:
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](/images/validrss.png)


jauzmendi(e)k zera dio:
jakinmin betetzen ari gara!horrela segi bearko dugu!
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jakinmin(e)k zera dio:
jakinmin
jakinmin
8 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.E.T(e)k zera dio:
Jakinmin web orriak gauza asko ditu, guk bertan gauzak ikasi eta edozein gauzen lanak egin dezagun. Aupa “jakintzarras” jakinmin leporaino beteko dugu! Gainera hemen goiatik, nire planetatik, zuen ikastolan jotzen duen izpi disdiratsubat ikusten da, ematen duenez sateliteak sortzen du… “telefono”…”mi casa” aio!
38 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.