Weblog, blog eta bitakora deitzen zaie. Hiru izenek gauza bera esan nahi dute. Blog-a, berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da.
Blog hitza modan dago Interneten. Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.
Euskal Herrian ere hasi dira blogak sortzen, baita hauen inguruko komunitateak ere.

Zer dira Laster-marka dinamikoak?

Laster-marka dinamikoak RSS berri eta blogen izenburuak laster-marka tresna-barra edo menuan ikusteko Firefox-en teknologia berri bat da. Horrela erraz eta bizkor ikusiko dituzu zure gune gogokoen izenburuak. Zuzenean interesgarri zaizkizu artikuluetara joan - denbora irabaziaz.

Zer da blog and beers?

Blog and beers elkarrizketatzeak egin dituzte munduko blogariek, beren blogosferako kontaktu digitaletatik munduan benetan elkartzera igarotzen direnean. Espainian txat-zaleek kedada antolatzen duten bezala, ba blogariek, blogistek, hau antolatzen dute. Hauxe da deialdi batetan irakurri duguna:

Hortaz, euskaldunon blogosferako lehen blogs and beers antolatzeko deia da hau. Blog euskalduna dugunok, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera bat.

Zer da netlach?

Gizarte-sarea binomioaren inguruko topaketak dira. Internet, teknologia berriak edo ziberkultura berbak erabili barik, binomioa hobetsi dugu. Hark hura guztia biltzen du, baina baita komunikabideak eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun komunikazio-baliabideak ere. Gure eskura dauden komunikazio-baliabide eta hedabideok, aldarazten ari dira gure artean komunikatzeko dauden moduak.

Egileak: Koldo Crehuet, Noemi Perez, Aitzol Garmendia eta Aroia Moreda (DBH 1)

Technorati Tags:

, , ,