BLOGAK

Blog hitza modan dago Interneten. Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala.Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua,erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Ordu erdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da.Blog batean argazkiak sartu daitezke,zuk zeuk nahi dituzun guztiak gainera.

Orain blog interesgarri batzuk aipatuko ditugu:

  • Teknosexua:
  • Informatikarekiko eta teknologia berriekiko pasio handia duen “geek”
    euskalduna da Garikoitz Araolaza. Hauxe da bere bloga.

  • Etxekoandreak OI!:
  • baten aholkuak baino zerbait gehiago.

  • Klik bikoitza:
  • Informatikari buruz euskarazko berri interesgarriak.

  • Sarean :
  • Jabi Zabalak sortutako blog honetan, hainbat kontu irakur daitezke internet munduari eta komunikazioari buruz.

  • Superbai:
  • Goio Aranak diseinu grafikoari buruzko berriak eta artikuluxkak eskaintzen dizkigu. Gai hau jorratzen duen webgune euskaldun bakarrenetakoa denez, oso interesgarria da.

  • IKTeroak:
  • Hau Ordiziako Jakintza Ikastolako IKT taldeak egindako bloga da. Bertan sartzea gomendatuko genuke denetik dagoelako.

Aipatutakoez gain, badaude komunitate gehiago ere. Hona hemen zerrendatxo bat:

Blog guztiek dute bilatzaile bat eta gehienek egutegi bat edo ordulari bat. Atal desberdinak badaude ere eta berri guztiak kronologikoki ordenatzen dira.

Azken aldian oso modan jarri den zerbait da blogen mundu hau eta ia denok daukate bat, MSN Spaces delako horietako bat da. Blog komertzialak ere aurki ditzakegu gaur egun Internet-en, iragarkiak egiteko modu eraginkor eta merkea bihurtu baita.

Adituen iritziz, interneti dagokionez 2004. urtea webloga edo Bloga delakoan izan zen.

Blog bakoitzean bakoitzak nahi duena idatz dezake.

IZENAK: Egoitz Lasa, Ioritz Albarez, Beñat Irastorza eta Xuban Telleria


Technorati Tags:

, , ,