Bloga interneten modan dagoen hitza da. Pertsona batek edo pertsona talde batek kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga, interneten jartzen den dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa da,berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi duenean eguneratzen duena.Normalean, egutegi baten moduan erabiltzen da, edo bestela, interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak sartu edo sortzeko erabiltzen da.
Adituen iritziz, Interneti dagokionez 2004. urtea weblog edo blog delakoen urtea izan zen.Adierazpidea edo kanpora begirako edonoren ordezkaritza ofiziala. Azken finean, bertan edonor jaun eta jabe izanik, nahi duena adierazi eta zabaltzeko aukera ematen digun argitalpen berehalako, erraz eta merkea.
Blog batek hedabide tradizionalen edo beste web gune batzuen aldean dituen abantailak hauek dira: Batez ere gai sozio-politikoei dagokienez- blogek ikuspegi kritikoagoa eskaintzen dutela, errealitatea bere osotasunean ulertzeko ezinbestekoak bilakatu direla, eurei esker edonor bilaka daitekeela kazetari, editorerik ez egotean hedabide handietan dagoen kontrolik ez dagoela, abian jartzeko eta editatzeko erraztasuna, berehalakotasuna, iruzkinak jasotzeko ahalmena, dena automatizatua eta merkea izatea…
Gainera, gurea blogosfera izeneko multzoan integratzen da, bitakorek loturei, iruzkinei eta RSS jarioei esker harreman handia dutelako euren artean. Blogosfera horrek errealitatearen digeritze kolektiboa eskaintzen du, arlo bakoitzeko informazioak hartzeko bitakora multzo jakin bat aukeratuta, kalitatezko erreferentzia subjektibo askok prozesatutakoaren emaitza jaso baitezakegu.
Geroz eta gauza berriagoak asmatzen dira, adibidez, Laster-marka dinamikoak RSS berri eta blogen izenburuak laster-marka tresna-barra edo menuan ikusteko Firefox-en teknologia berri bat da. Horrela erraz eta bizkor ikusiko dituzu zure gune gogokoen izenburuak. Zuzenean interesgarri zaizkizu artikuluetara joan - denbora irabaziaz.
Egileak: Maria De Juan, Gorka Etxeberria, Ainara Declara, Ane Nadal eta Maider Avaristo
Technorati Tags:
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](/images/validrss.png)

