Ez, ez da Hertzaina taldearen abestiari buruz hitz egin nahi dizuedala. Gaurkoan, nire poza eta nire ilusioa zuekin guztiokin partekatu nahi dut.

Ikasturtearen hasieran, ilusioz gainezka ekin nionean proiektu honi, izugarrizko dezepzioa jaso nuen ikasleen jarrera ikusita. Oso gogorra egin zitzaidan hasiera hura, baina nire zainetan Nafar odola daramadanez, ez nuen amorerik eman eta oztopoz oztopo aurrera egin nuen.

Une honetan, gure ikasleak ari dira euren blogak sortzen eta garatzen. Gainera, batxiko ikasleekin elkarlan zoragarria burutzen ari direnez, askoz ere lasaiago eta gustorago sentitzen naiz.

Gure DBH 1eko ikasleen blogak ikusteko hementxe daukazue zerrendatxo bat